XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Loyolako ikusgarri omen handikoez begiak aserik.
Gerla aitzinean lauzpabortz aldiz probintzietan ibilia nintzalakotz,
Aro ederra ginuen.
Gu abiatu orduko, iguzkiak suntsitua zuen lurraren sapak gauaz airatu langarra: zerua gora zagon, urdin zuhail; bazterrak ederki argitzen zuen, beroa sartzen zitzakolarik eztiki gain-behera; menditik hurranduago eta betheago zitzaikun agertzen, zelaietan, uda minari jauzten ohi zakon indar ugaria.
Jatekoa malan guhaurekin bagineraman.
Herri churi pollita Arnegi, soberasko tinkatua haatik bere mendi chokoari.
Begi onak behar dira ohartzeko, duela bi urthe lanho baten lehertzez goititu zen uholde izigarriaren herechari.
Ethe-sahets baten arraildura ezagun da oraino bizkitartean.
Zubiaren harateko aldean, badugu behingo lan karabineroekin, errezebidore jauna ez omen delakotz ere jaikia.
Igitzeko, ezpata sista baten beharra baluke nunbait, alfer korotz harek, Primo de Riverak berak emanik.
Istudiant gazte bat sotanaz jauntzia bere etchetik atheratzearekin, atso chahar batek erraiten dauku, begiak dirdir, badituela aurthen eskoletan Arnegik hamabortz apezgei.
Karanbilo!.
Fede suharrekoa ditake Garaziko choko hau!.
Oren bat oso osoa tokiaren gainean gaudela!.
Errezebidore jaunak ohean erdi lotarik noizbait izenpetu orduko gure paperak, bagoazi karraskan mendi mazela bati goiti.
Huna
Bainan zer erreka ikaragarria gure ezkerretarik, bere ur lasterra zolan!.
Bethi goitiago goazi gure beribiletan; gu gorago, eta chutago gerenda, barnago ere ba: amilka eror baginte, ekaitz batek bota balitza han-hemenka kasik dilindan dauden etcheño batzu, zer itzulipurdia leize behererat!!!....